Karle naiz eta hau, auma, nire tailerra eta joskintza online denda da. Bertan ehungintza lanez gain zure proiektuetarako aukeratutako %100 naturalak diren zuntzak eskuratu ahal izango dituzu. Nire teknika erabiliena kakorratza bada ere, kaltzetorratza, ehungailua edo makramea erabiliz era askotako proiektuak aurkituko dituzu hemen. Patroiak erabili izan ditut, piezak egiten ikasteko edota teknika eta trikimailu ezberdinak erabiltzen ikasteko, baina uste dut pare bat aldiz baino ez dudala patroi bat pausuz pausu bukatu; izan ere, gauzak nire erara egitea dut gustuko, materialak, formak eta koloreak aldatuz eta gehituz. Pieza egiten hasi eta inprobisatzea maite dut. Momentua zein den bide bat edo bestea hartzea.
DENDA
ORDUTEGIA

 

Astelehena: 10:00-13:30 / 17:00-20:00
Asteartea: 10:00-13:30 / 17:00-20:00
Asteazkena: 10:00-13:30 / 17:00-20:00
Osteguna: 10:00-13:30 / 17:00-20:00
Ostirala: 10:00-13:30 / 17:00-20:00
Larunbata: 10:30-14:00
Igandea: Itxita
PRODUKTU AIPAGARRIENAK
ZUNTZ %100 NATURALAK

 

Gaur egungo egoera ikusita, zuntz naturalen aldeko apustua egitea beharrezkoa ikusten dut. Sintetikorik gabeko materialen erabileraren garrantzia eta plastikoa ahal den guztian murriztea. Tailerrean ditudan tresna eta pieza batzuetan ezin izan dut plastikoa saihestu, baina bai saltzen eta erabiltzen ditudan zuntzetan eta paketeak egiteko erabiltzen ditudan material guztietan. Erabiltzen ditudan zuntz gehienak saltzen ditudan berberak dira, konfiantzazkoak eta zoragarriak iruditzen baitzaizkit. Hemen aurkitu ahal izango dituzun materialen artean, kotoia, lioa, kalamua, jutea edo artilea daude, guztiak ere GOTS (Global Organic Textile Standard) eta OEKO-TEX arauak betetzen dituztenak. Pasa zaitez gure materialen ataletik eta aukera ezazu zure gustokoena

HARPIDETU GURE BERRI IZATEKO


    Irakurri dut eta onartzen dut Lege Oharra eta Pribatutasun politika.

    Erakunde honek e-posta edo bide elektroniko baliokide baten bidez informazioa bidaltzea onartzen dut. (Nahi duzunean utzi ahal duzu bertan behera harpidetza).