LEGE OHARRAK
Lege Ohar honetan, erabiltzaileak eskura izango du erabiltzaileen eta webgune honetako arduradunaren arteko harremanak zehazten dituen lege baldintzei buruzko informazioa. Interneteko erabiltzaile guztiek irakur dezakete auma.eus-en https://auma.eus URL helbidean (aurrerantzean, webgune).
Webgunea erabiltzeko, Lege Ohar honetan aipatzen diren baldintza guzti-guztiak onartu behar dira. Hori dela eta, webguneko erabiltzaileak Lege Ohar hau arretaz irakurri behar du, webgunea erabili behar duen aldi bakoitzean. Izan ere, webgunearen arduradunak testua molda dezake, dela lege aldaketagatik, dela enpresako erabakiengatik.
1. WEBGUNEKO TITULARRAREN DATU PERTSONALAK
Titularraren izen-abizenak: Karle Beristain Barruetabeña
Helbidea: San Ignazio 39, 5. lokala
IFK: 30686249V
Telefono-zenbakia: 605767555
Helbide elektronikoa: info@auma.eus
Karle Beristain Barruetabeña da webgunearen arduraduna, eta hitz ematen du erabiltzaileen datu pertsonalen erabilera arautzen dituzten baldintza nazionalak eta europarrak beteko dituela.
Webgune honek, era berean, erabiltzaileen datu pertsonalak babesteko eta isilpean gordetzeko bermea eskaintzen du, indarrean dagoen legeriaren arabera; zehazki, Datu Pertsonalak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) arabera [Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa], eta Datu Pertsonalak eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko Lege Organikoaren (DPBEDBLO) arabera [3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa], baita Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei (IGMEZ) buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritakoaren arabera ere.
2.- HELBURUA
Webguneko erabiltzaileek eskura izango dute auma.eus-ek interesa duten pertsonei edo erakundeei eskainitako informazioa eta emandako zerbitzuak.
Webgunean sartzeko eta webgunea erabiltzeko, beharrezkoa da erabiltzailea (aurrerantzean, Erabiltzailea) izatea eta Lege Ohar honetako baldintza guztiak eta moldaketak onartzea. Webguneko zerbitzuak iraupen mugatua du; hau da, webgunera edo webguneak eskaintzen dituen zerbitzuetara sartzen zaren unekoa da. Beraz, erabiltzaileak arretaz irakurriko du indarrean dagoen Lege Oharra webgunea erabili nahi duen bakoitzean; izan ere, Lege Ohar hau edota baldintzak moldatu egin baitaitezke.
3.- WEBGUNEAREN SARBIDEA ETA ERABILERA
3.1.- Webgunera sartzea eta webgunea erabiltzea doakoa da. Hau da, erabiltzaileak doan sar daitezke webgunera; betiere, erabiltzaileek Internet konexioa dagokion enpresari ordaintzen baldin badiote.
3.2.- Erregistratzea. Webgunean sartzeko eta webgunea erabiltzeko, ez da beharrezkoa aurretiaz erregistratzea eta harpidetza egitea.
3.3.- Erabiltzaileek bermatu egingo dute eta erantzun, hala badagokio, emandako datu pertsonalak zehatzak, eguneratuak eta egiazkoak direla, eta zin egingo dute behar bezala eguneratuta mantenduko dituztela. Erabiltzaileak informazio osoa eta zuzena idatziko du kontaktu edo harpidetza formularioan.
Adingabekoei ez zaie inola ere eskatuko familiako kideei buruzko daturik (egoera profesionala, ekonomikoa edo haien intimitateari buruzkorik), kideen baimenik gabe. Erabiltzailea hamahiru urtetik beherakoa bada eta webgune honetan gurasoei jakinarazi gabe sartu bada, ez da erabiltzaile gisa erregistratu behar.
Webgune honetan, erabiltzaileen datu pertsonalak errespetatzen eta zaintzen dira. Erabiltzailea bazara, jakin ezazu zure eskubideak bermatuta daudela.
4.- WEBGUNEKO EDUKIAK
Webguneko titularrak gaztelania erabiliko du. auma.eus ez da erantzule izango erabiltzaileak webguneko hizkuntza ulertzen ez baldin badu, ezta horrek ekar ditzakeen ondorioez ere.
auma.eus-ek eskubidea dauka, aldez aurretik jakinarazi gabe, edukiak aldatzeko, bai webgunean horiek kentzeko edo moldatzeko, bai horietan sartzeko modua aldatzeko. Gainera, ez du horretarako arrazoirik eman beharrik, eta askatasun osoz egingo ditu aldaketok; ez da erabiltzaileengan izan ditzaketen ondorioen erantzule izango.
Debekatuta dago webguneko edukiak erabiltzea, norberaren edo hirugarrenen publizitatea edo informazioa bultzatzeko, kontratatzeko edo zabaltzeko, auma.eus-en baimenik izan gabe, baita publizitatea edo informazioa bidaltzea ere, horretarako erabiltzaileen esku jartzen diren zerbitzuak edo informazioa baliatuz. Ez da kontuan izango erabilera doakoa den ala ez.
Webguneetan hirugarrenak dituzten estekek edo hiperestekek, webgune honetara bideratuta baldin badaude, webgunea irekitzeko baino ez dira izango. Ezingo dute webguneari buruzko aipamen faltsurik, nahasgarririk edo okerrik adierazi, ez zuzenean, ez zeharka, eta ezingo dute auma.eus-en kontrako ekintza desegoki edo legez kanpokorik egin.
5.- SEGURTASUN NEURRIAK
Erabiltzaileak jakinarazitako datu pertsonalak datu base automatizatuetan zein ez-automatizatuetan gorde daitezke, eta horren titulartasuna auma.eus-ena bakarrik izango da. Honek bere gain hartuko ditu informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna eta kalitatea bermatzen duten teknika, antolamendu eta segurtasunari buruzko neurriak; betiere, indarrean dauden Datu Pertsonalak Babesteko araudietan ezarritakoaren arabera.
6.- ERANTZUKIZUNA
Erabiltzailearen erantzukizuna izango da webgunean baimenik gabe sartzea eta webguneko informazioa desegoki erabiltzea. Horrenbestez, auma.eus-ek ez du bere gain hartuko webgunearen erabilera desegokiak sor ditzakeen ondoriorik eta kalterik. Era berean, auma.eus-ek ez ditu bere erantzukizunpean hartuko egon daitezkeen segurtasun akatsak, ezta horrek erabiltzailearen sistema informatikoari (hardware eta software) edo bertan gordetako fitxategiei zein dokumentuei eragin diezaizkiokeen kalteak ere. Zerk eragin dezake kaltea?
- erabiltzailearen ordenagailuan birusen bat egoteak, eta ordenagailu hori webguneko zerbitzu eta edukietara konektatzeko erabiltzeak.
- nabigatzailea gaizki erabiltzeak.
- eta/edo nabigatzailearen bertsio eguneratu gabea erabiltzeak.
auma.eus-ek ez du ziurtatzen webgunean bertan estekatutako kanpoko webgune batzuk irekitzeko jartzen diren hiperestekak fidagarriak eta arinak direnik, eta ez du horren ardura hartuko. Izan ere, auma.eus-ek ez du bermatuko esteka horien erabilera, ez ditu bere gain hartuko estekatutako webguneetan erabiltzaileak eskura dituen edukiak edo zerbitzuak, eta ez da webgune horiek ondo funtzionatzearen erantzulea izango.
auma.eus-ek ez ditu bere erantzukizunean hartuko erabiltzaileen sistema edo ekipo informatikoak kaltetu ditzaketen birusak edo bestelako programa informatikoak, dela webgune honetan sartzean, dela webgune honetako esteken bidez irekitako beste webgune batzuetan sartzean.
7.- COOKIE TEKNOLOGIAREN ERABILERA
Webguneak cookie-ak edo antzeko teknologiak erabil ditzake; betiere, Cookie-en Politikan ezarritakoaren erabera. Cookie-en Politika eskuragarri egongo da uneoro Lege Ohar honetan, eta erabiltzailearen konfidentzialtasuna eta intimitatea errespetatuko dira.
8.- NABIGAZIOA
Interneteko zerbitzuek identifikagarriak ez diren datuak bil ditzakete; horien artean, IP helbideak eta erabiltzaileak identifikatzeko erabili ezin daitezkeen beste datu batzuk. Zure IP helbidea sarbide log-etan gordeko da automatikoki, eta soilik Interneten ibiltzeko baimena emango dute. Horrenbestez, beharrezkoa da zure ordenagailuak IP helbide hori ematea Interneten nabigatzen ari zarenean, komunikazioak egin ahal izateko. Era berean, IP helbidea estatistikak egiteko erabili ahalko da, modu anonimoan, webgunean zenbat bisita eta nondik egin diren jakiteko, eta erabiltzailearen nabigazioa erabat gardena izango da.
9.- JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
Erabiltzaileak badaki eta onartzen du webguneko edukiak edota bestelako elementu guztiak auma.eus-en jabetzakoak direla, eta zin egiten du auma.eus-en jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak errespetatuko dituela. Webgunea edo bertako edukiak modu berezian bakarrik erabili ahal izango dira.
Bestelako erabilera guztiak auma.eus-i soilik dagozkio; esaterako, webguneko eduki guztiak edo batzuk kopiatzea, erreproduzitzea, banatzea, moldatzea, komunikazio publikoa edo antzeko beste edozein ekintza egitea. Hortaz, erabiltzaileek ezingo dute horrelakorik egin, aurretiaz auma.eus-en baimen idatzirik izan gabe.
10.- LEGE APLIKAGARRIAK ETA JURISDIKZIO ESKUDUNA
Lege Ohar hau Espainiako legeetan ezarritakoaren arabera interpretatuko eta araupetuko da. Webgunera sartzearen edo webgunea erabiltzearen ondorioz arazoren bat gertatzen bada, auma.eus-ek eta erabiltzaileek, berariaz aplika dakiekeen beste edozein eskumeni uko eginez, erabiltzaileen egoitzako epaitegietan eta auzitegietan aurkeztuko dute auzia. Baina erabiltzaileak egoitza Espainiatik kanpo baldin badu, auma.eus-ek eta erabiltzaileek, beste edozein eskumeni uko eginez, Ondarroako epaitegira eta auzitegira joan beharko dute.