ORDUTEGIA
Gaur egungo egoera ikusita, zuntz naturalen aldeko apustua egitea beharrezkoa ikusten dut. Sintetikorik gabeko materialen erabileraren garrantzia eta plastikoa ahal den guztian murriztea. Tailerrean ditudan tresna eta pieza batzuetan ezin izan dut plastikoa saihestu, baina bai saltzen eta erabiltzen ditudan zuntzetan eta paketeak egiteko erabiltzen ditudan material guztietan. Erabiltzen ditudan zuntz gehienak saltzen ditudan berberak dira, konfiantzazkoak eta zoragarriak iruditzen baitzaizkit. Hemen aurkitu ahal izango dituzun materialen artean, kotoia, lioa, kalamua, jutea edo artilea daude, guztiak ere GOTS (Global Organic Textile Standard) eta OEKO-TEX arauak betetzen dituztenak. Pasa zaitez gure materialen ataletik eta aukera ezazu zure gustokoena