PRIBATUTASUN POLITIKA ETA DATUEN BABESA

 

auma.eus-ek erabiltzaileek emandako edozein datu pertsonal babesteko eta isilpean gordetzeko bermea eskaintzen du, indarrean dagoen legeriaren arabera; zehazki, Datu Pertsonalak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (aurrerantzean, DPBEO) arabera [Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen babesari buruzkoa, datu horiek erabiltzeari dagokionean, eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena], Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei (aurrerantzean, IGMEZ) buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritakoaren arabera, eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoaren arabera (aurrerantzean, DPEDBLO).

Emandako datuak Datu Pertsonalak Babesteko Erregelamenduan / edo DPBEOn ezarritakoaren arabera erabiliko dira. Zentzu horretan, galerak, erabilera okerrak, aldaketak eta baimendu gabeko hirugarrenen sarrerak sahiesteko, indarrean dauden babes mailak hartu eta eskura dituen neurri tekniko guztiak martxan jarri ditu auma.eus-ek. Hala ere, erabiltzaileak jakin behar du Interneten segurtasun neurriak ez direla menderaezinak.

 

Tratamenduaren arduraduna
Izena: auma.eus
IFK: 30686249V
Helbidea: San Ignazio 39, 5°lokala
Telefonoa: 605767555
Posta elektronikoa: info@auma.eus

 

Tratamenduaren helburua
Bezeroek eta/edo bisitariek auma.eus-i edo bertako langileei emandako datu pertsonal guztiak sartuko dira auma.eus-en erantzukizunpean sortu eta mantendutako datu pertsonalak tratatzeko jardueren erregistroan. Datu horiek beharrezkoak dira erabiltzaileek eskatutako zerbitzuak emateko edo webguneko bisitariek izandako zalantzak edo arazoak konpontzeko. auma.eus-en politika da bere zerbitzuetako erabiltzaileei buruzko profilik ez sortzea.

 

Datuak tratatzeko zilegitasuna

  1. Kontratuzko harremana: Erabiltzaileak auma.eus-en produkturen bat erosten edo haren zerbitzuren bat kontratatzen duenean erabiltzen da.
  2. Zilegizko interesa: Egindako kontsultei eta erreklamazioei erantzuteko eta kantitate egokiak kobratzeko eta kudeatzeko erabiltzen da.
  3. Baimena: auma.eus webguneko erabiltzailea baldin bada; hau da, kontaktuaren formularioan dagoen laukia markatu badu, auma.eus-i baimena emango dio erabiltzaileak egindako kontsulten edo informazio eskarien erantzunak bidaltzeko.

 

Hartzaileak
auma.eus-ek ez dio inori lagako erabiltzaileengandik jasotako datu pertsonalik, salbu legeren bat betetzeko datu pertsonalak derrigorrez eman behar zaizkien erakunde publikoek zein pribatuek eskatzen badizkie. Adibide bat jartzearren, Tributuen Legeak behartu egiten du Zerga Administrazioko Estatu Agentzia kopuru jakin batetik gorako eragiketa ekonomikoei buruzko informazio zehatza ematera.

Esandako horiez gain, erabiltzailearen informazio pertsonala beste erakunde batzuei emateko beharra ikusten bada, aurretiaz baimena eskatuko zaio erabiltzaileari, eta horri buruz erabakitzeko aukera argiak azalduko zaizkio.

 

Komunikazioa
auma.eusk-ek ez du erabiltzailearen datu pertsonalen nazioarteko transferentziarik egingo, adierazitako helburu baterako ere ez.

 

Datuak gordetzea

auma.eus-ek erabiltzailearen datu pertsonalak gordeko ditu soilik helburuak betetzeko beharrezkoa den denboran. Epe hori zehaztean, aztertu egingo ditu datuak erabiltzeko arriskuak, bai kontratuari, legeari eta araudiari dagozkion betebeharrak, bai datuak gordetzeko barne politikak eta Pribatutasun Ohar eta Cookie-en Politika honetan deskribatutako zilegizko negozio interesak.

Horrela, auma.eus-ek erabiltzailearen datu pertsonalak gordeko ditu, harekin duen harremana amaitzen duenean, eta datuak behar bezala blokeatuko ditu, interesdunarekiko harremanetatik sortutako ekintzen preskripzio-epean.

Blokeatu ondoren, auma.eus-ek ezingo ditu erabiltzailearen datuak eskuratu, eta ez dira erabiliko Herri Administrazioen, Epaileen eta Epaitegien esku jartzean izan ezik. Aipatutako erakundeek, izan ere, datu horiek baliatu ahal izango dituzte erabilerek edo tratamenduek sor ditzaketen erantzukizunak zaintzeko eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean jarduteko eta erreklamazioen defentsa egiteko.

 

Segurtasuna
auma.eus-ek ahalegin guztiak egiten ditu bere sistemetan informazio pertsonala isilean gordetzeko. Segurtasun maila zorrotzak ditu, prozesatzen dituen datu pertsonalak babesteko eta ustekabeko galerei eta baimendu gabeko sarbideei, tratamenduei edo dibulgazioei aurre egiteko, kontuan hartuta teknologiaren egoera, izaera eta datuek jasan ditzaketen arriskuak. Hala ere, auma.eus ez da erabiltzaileak webgunean erabiltzen dituen datuen erantzule egingo (erabiltzaile-izena eta pasahitza barne). auma.eus-eko langileek pribatutasun arau zorrotzak jarraitzen dituzte, eta, laguntza zerbitzuak emateko hirugarrenak kontratatzen baditu, arau berak betetzea eta horiek betetzen dituztela egiaztatzeko aukera ematea eskatuko die.

 

Eskubideak

Erabiltzaileen eskubideak:

  1. Datu pertsonaletara sartzeko eskubidea, jakiteko, batetik, zer datu ari diren erabiltzen eta, bestetik, zer egiten ari diren datu horiekin.
  2. Zuzenak ez diren datu pertsonalak zuzentzeko eskubidea.
  3. Datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea, hala badagokio (esaterako, legeak agintzen duenean).
  4. Datu pertsonalen erabilera mugatzeko eskubidea, datuak erabiltzeko beharra, zehaztasuna edo legezkotasuna zalantzazkoa denean. Kasu horretan, datuak gorde ahal izango dira, erreklamazioak egiteko edo horien aurrean defendatzeko.
  5. Datu pertsonalak erabiltzearen aurka egiteko eskubidea, egoera partikularrari lotutako arrazoiak direla eta. auma.eus-ek erabiltzailearen datuak erabiltzeari utziko dio, salbu eta legezko arrazoiengatik ez bada edo egon litezkeen erreklamazioen defentsa egiteko ez bada.
  6. Datuen eramangarritasunerako eskubidea, datuen erabilera hori kontratu edo baimen batean oinarrituta badago.
  7. auma.eus-i emandako baimena baliogabetzeko eskubidea.

Erabiltzaileak eskubide horiek eska ditzake, doan eta edozein momentutan, auma.eus-en egoitzan: San Ignazio 39, 5. lokala, ONDARROA edo emaila helbide elektroniko honetara bidalita: info@auma.eus. Beharrezkoa da NAN fotokopia eramatea edo bidaltzea.

 

Eskubideen babesa
Eskubideak behar bezala betetzen ez direla irudituz gero, erabiltzaileak erreklamazio bat aurkez dezake Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, bide hauetako bat erabilita:

  • Egoitza elektronikoa: https://www.aepd.es
  • Posta helbidea: Datuak Babesteko Espainiako Agentzia, Jorge Juan kalea, 6, 28001, Madril
  • Telefono-zenbakiak: 901 100 099 eta 912 663 517

Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazioa aurkeztea doakoa da, eta ez da beharrezkoa abokatu edo prokuradore batekin joatea.

 

Eguneratzeak
auma.eus-ek politika hau molda dezake, berau betetzeko beharrezkoak diren lege edo jurisprudentzia eskakizunetara egokitzeko.